ESZENA

Clownari buruzko masterclass-a Bilbon

Stock Umoreak, Bilbao Eszenarekin lankidetzan, clownari buruzko masterclass bat eskainiko du Philippe Gaulier idazle eta antzerki-zuzendari ospetsuaren eskutik. Ikastaroa urriaren 6tik 10era bitartean egingo da eta uztailaren 6ra arte zabalik egongo da izena emateko epea.

Gaulier ospe handiko antzerkigilea da, eta bere clown eta bufoi ikastaroengatik oso ezaguna da. Parisen jaio zen 1943ean, eta duela 33 urte, mundu osoko ikasleak hartzen dituen eskola sortu zuen. Eskola honetatik Sacha Baron Cohen, Emma Thompson, Marcello Magny, Jos Houben, Yolande Moreau, Simon McBurney, Raquel Sokolowicz, Orla Brady edota Nathalie Seseña artista ezagunak iragan dira.

Clowna eta nork bere baitan daraman pertsonaia komiko eta barregarri hori ardatz dituen masterclass-saioa ingelesez egingo da, gaztelaniarako aldibereko itzulpenaz, 10:00etatik 16:00etara bitartean, eta gehienez 35 pertsonak parte hartuko dute.

Izena emateko epea uztailaren 6a arte edota plaza kopurua agortu arte zabalik egongo da.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue: www.stockumorea.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button