MUSIKA

Gasteizko Gora tabernan, musikaz goraino

Gasteizko Gora tabernak musika egitarau interesgarria ondu bere zortzigarren urteurrena ospatzeko. Gaur bertan, urriak 17, 20:30ean lau talde izango dira ostatu horretan: Dr.Sax, Asier Soulbreaker, Joseba B.Lenoir, eta Bicivoladores.

Gaurkoa emanaldi berezia izango da, izan ere, Dr. Sax (Arenna, Electric Riders, Sacramento), Asier Soulbreaker (Soulbreaker Company, Sacramento) eta Joseba B.Lenoir (Sexy Sexters, Sumisión City Blues) gitarra jotzaile eta abeslariak Bicivoladores bikotearekin batera arituko dira konbinazio ezberdinetan gustuko dituzten bertsioak eta kantu propioak egiteko. Gasteizko rock eszenako musikariak emanaldi erdi-akustikoan ikusteko aukera paregabea da.

Bihar, urriak 18, beste kontzertu entzungarri bat izango da. Viva Bazooka eta Orange Mcadam. Lehenengoak gitarrak eta bateriak osaturiko bikote gasteiztarra da, eta post-hardcorean bustiriko doinu instrumentalak jotzen ditu,  Espeluznante acción de entrelazamiento Vol.1 estreinako laneko kantuak aurkeztuko ditu bikoteak.

Orange Mcadam berriz, Frantziatik dator eta oraintsu argitaratu berri duen 22 Ecarlate lana joko du. Hirukoteak blusean frantsesez abestu eta bluesean oinarrituriko rock-and-roll gordina jotzen du.

Ostiralean, urriak 19, Iruñeko Hoey And The Mussels folk eta rock taldeak joko du. Nafarrek dagoeneko sei disko plazaratu dituzte, eta lan berria, The Humours of Privilege, hil honetan kaleratu dute, hain zuzen ere.

Zortzigarren urteurren hau amaitzeko, larunbatean Oh Ninio Da Posguerra disko jartzailea izango da Gora tabernako giroa berotzen 23:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button