MUSIKA

Musikari mitikoen argazkiekin gozatzeko aukera

Stuart MacDonald argazkilariaren Argazkilari baten soinuak izeneko erakusketa ikusgai duzue Gasteizeko Amarika Aretoan eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxean. Amarika Aretoan formatu handiko 10 argazki paratu dira, eta ekainaren 25era arte egongo da ikusgai. Eta Kultura Etxean 50 argazki daude ikusgai, Azkena Rock eta Jazz Jaialdia gai hartuta, eta kasu horretan, uztailaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Stuart MacDonald Gasteizen bizi den eskoziarrak bizitza osoan egin ditu argazkiak, baina azken 25 urteetan bere bi pasio handiak, argazkigintza eta musika, uztartu ditu. Horri esker, “nazioartean ospea duten izarrak ezagutu eta haien argazkiak egin ahal izan ditu, bai eta tokiko eta indarra hartzen ari diren banda edo musikariak ere, genio musikaleko eta emozioko uneak harrapatzeko.”
Argazkilaria MusicSnapper izenez ere ezaguna da, eta hainbat jaialditako argazkilari ofiziala izan da, besteak beste, Azkena Rock, BBK Live edo Arabako Antzinako Musika Astea. Hell Dorado, Jimmy Jazz eta Kultura Bizia aretoetako argazkilaria ere bada.

Egunotan duzue musikari mitikoen argazkiekin gozatzeko abagunea. Gainera, erakusketarekin bat eginez, The Brontes taldearen kontzertua antolatu da ekainaren 14an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button