MUSIKA

Musika sormen-lan interesgarriak kalean

Euskarazko musika sormen-lan batzuk ateratzen ari dira egunotan. Hala, gaur berton, martxoaren 4an, EraBatera taldeak bere bigarren diskoa plazaratuko du: Izpi Galdua. Gatibun taldekide den Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza, eta Gaizka Salazar musikariak dabiltza saltsa horretan. Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez, gero Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatzeko. Beste aldetik, joan den astean aurkeztu zuten bigarren aurrerapen kanta, bideoklip eta guzti: Orbela

Musika gehiago ere badago. Esti eta Mikel Markezen Azalberritzen diskoko bigarren bideoklipa aurkeztuko dute martxoaren 5ean: Printzeak eta printzesak. Kanta Estik grabatu du eta bi ahots gehitu zaizkio: Olatz Salvador eta Sara Azurza.

Eta talde mitiko bati buruzko lana prest dago. Marina Lameirok zuzendu duen Dardara filma estreinatuko dute martxoaren 15ean Nafarroako Ikuspuntu jaialdian lehenik, eta martxoaren 19an, hiri eta herri askotako zinema-aretoetan, bai eta Lekuek festibalean ere.
Dardara dokumentalean, Marina Lameirok Berri Txarrak taldearen Ikusi Arte birak utzitako arrastoari buruzko bere begirada erakutsiko du. Hari narratiboa aldaketa sasoi betean dagoen sortzaile bati eginiko potreta eta dagoeneko hutsune moduko bat igartzen hasia den ikus-entzulego anitz baten grinek osatzen dute. “Dardara bere estiloari uko egin nahi ez dion egile baten lana da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button