ESZENA

Ziomara Hormaetxe eta Plataforma Tirante, La Fundicion-en

Gaur eta bihar, Ziomara Hormaetxe dantzariak K-OTICA in progress izenburuko lana aurkeztuko du Bilboko Deustu auzoan dagoen La Fundicion aretoan, 20:00etan. Pieza kaosaren teorian dago ardaztua.

Teoria horretatik abiatuta, Ziomara Hormaetxe eta Aiert Beobide    dantzariek gizakien arteko kontzeptuaren alde fisikora gerturatzea dute xede. Hala, bakarka eta binaka hiru egoeratik pasatuko dira, gizakion bizitza osoan igaro beharreko hiru egoera: egonkorra, ezegonkorra eta kaotikoa. Izan ere, Hormaetxek egoera horiek ikertzen ditu, narrazio latz eta errealistaren bitartez.

Bestalde, Teatro Plataforma Tirante konpainiak La maquina del dueño antzezlana taularatuko du, larunbatean eta igandean, 19:00etan. Estibaliz Villa eta Jose Ibn-k sortu eta zuzendutako obra generoari buruzkoa da, gizonezkoen eta emakumeen arteko harremana jorratzen duena.

Varón eta Varona dira protagonistak, eta obrak aurrera egin ahala, bigarrena, emakumezkoa, altxatu egingo da, bizi duen mendekotasun-egoeraz ohartu eta gero. Varonek, berriz, ezin izango du gizonezko eredua gainditu, eta ondorioz, indarkeria erabiliko du.

Informazio gehiago: lafundicion.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button