IKUS-ENTZUN

Jose Julian Bakedanoren filmografia, Azkuna Zentroan

Gaur hasita eta hil honen 26ra bitartean, Azkuna Zentroak Jose Julian Bakedano zuzendariaren filmografiaren lagin interesgarria eskainiko du. Gaur hasiko da programazioa mahai-inguru batekin: Santos Zunzunegui, Luis Eguiraun, Jorge Oter, Nekane Zubiaur, Iñigo Larrauri  José Julián Bakedanorekin bilduko dira.  Gero, Hamaika. Un retrato de JJB (2009) lanaren proiekzioa izango da.

Hain zuzen ere, Santos Zunzuneguik deskribatu du Bakedanoren nortasuna, “zinemagilea, idazle zinematografikoa, era guztietako ekitaldien programatzaile nekaezina gogokoen dituen hiru alorretan, zineman, artean oro har eta euskal kulturan; Jose Julian Bakedano polifazetikotzat definitzea topikoa erabiltze hutsa izango litzateke. (…) ..zinema-gizona da JJBri ondoen dagokion definizioa. Profesionaltasun murriztailearen mugak gaindituz, artearekiko harremana bizitzeko grina bihurtu du.”

Bihar zikloaren lehen emanaldi potoloa programatu da, 17:30ean, Ikuska 9 (1980), Chillida retrato en casa (1983), Three basque sculptors: Basterretxea-Larrea-Mendiburu (1984), Nagel (1985) eta Gerediaga (2014)  filmekin.

Beste emanaldiak eta programazio guztia Azkuna Zentroan ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button