ESZENA

“MusEkintza” jaialdiaren azken ikusgarria

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen MusEkintza jaialdiaren lehen edizioa amaitzear da. Azken saioa Gernikako Euskal Herria Museoan egingo da ekainaren 24an, 22:00etan, Akelarre de sentidos antzezlanarekin.

Jaialdia amaitzeko, aipaturiko museoko lorategian antzezlan oso berezia eskainiko da urteko egunik luzeeneko ilunabarrean. Izaskun Barroso aktore eta zuzendariak William Shakespeareren Uda-gau bateko ametsa oinarri hartu eta euskal mitologiara ekarri du Akelarre de sentidos antzezlana sortzeko.
“Ilunabarrean, Mari jainkosa eta bere senar Sugaar biltzen dira zentzumenen errituala prestatzeko. Gernikako gazteria suspertu nahian, Marik lore magikoa emango dio Sugaarri: norbaiten betazalen gainean putz eginez gero, hura ikusten duten guztiak maiteminduta geldituko dira. Amodio-korapiloak eta fantasia izango dira, eta amaieran akelarrea eta sua.”

Jaia amaitzeko, musika elektroniko emanaldia egongo da Mamba Beat Club taldearen eskutik, efektu hipnotiko bisualez lagunduta.

MusEkintza Bizkaiko museoetan egin den arte eszenikoen lehen jaialdia izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu du. Urte osoan hamar emanalditik gora egin dira Foru Aldundiaren zenbait museo eta esparrutan.

MusEkintzari buruzko informazio guztia weborri honetan eskuratu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button