BERTSOTAN

“Mundu bat Bertso” proiektua ikasle guztientzat

Mundu bat Bertso proiektua Euskal Herri osoan dago martxan, eta Bizkaian 66 herritan abiatuko da. Betiko legez, hizkuntza gaitasuna eta ahozkotasuna bultzatuko ditu gaztetxoen artean.

Ekimena Bizkaiako zein Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetako ikastetxeetako umeen artean zabaltzen da beti bertsolaritza sustatzeko helburuz, eta hala, eskolak astero ematen dira, Bertsozale Elkarteko irakasleen eskutik. Bertan lau arlo nagusi lantzen dira: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak. Eta horren parte ere bada bertsolaritza. “Bertsolaritzaren ezaugarriak (doinuak, errimak eta beste) ezagututa, ostera, musikarekin ere egiten dute lotura, doinuak, entzute aktiboa, intonazioa eta abar lantzen dituztelako. Eta, azkenik, berba hartze horretan, aurreko hiru arlo horiek lantzeaz gain, jendaurrera irtetea lantzen dute; baita dialektika eta lankidetza ere, esaterako. Hori horrela, ikasleei bertsolaritzarekiko zaletasuna pizteaz gain, euskararekiko jarrera positiboa eragiten diete eskolek, eta jendaurreko emanaldietarako trebatzen ditu. Baina ikasleei soilik ez, ikastetxe zein herri mailan ere badakartza zenbait onura, horien artean daude: bertsolaritza sustatzea ikastetxean eta herrian, ikastetxetik kanpo umeek jarraipena ematea zaletasunari eta euskararen erabilera bultzatzea.”

Betiko legez, makina bat ekitaldi antolatzen dira proiektu horren barruan, eta batez ere, bertso saioak eta kantaldiak. Horretaz gain, ikasturte amaierako topaketa bat izaten da, eta ikasleek osatzen duten bertso bilduma ere, Bilbertsoak, aurrera ateratzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button