LITERATURA

Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa, Elkar argitaletxearen eskutik

Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatu bahi ditu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira: Ipuina Ilustratu, Ilustrazioa Ipuin Bilakatu eta Komiki edo Bineta Sortu.

Lehen modalitatean, haurrek Peru Magdalenak idatzitako Lolo ipuin labur argitaragabea ilustratu beharko dute. Martintxo Altzuetak egindako ilustrazioarekin ipuin original bat osatu beharko dute bigarren atalean, eta azkenik, Komikia edo bineta egiterakoan kontuan hartu beharreko gaia honakoa da: Eta kultura zer?

Lan guztiak apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira. Horretarako hiru bide dituzue: edozein elkar liburu-dendetan utz daiteke; Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88- 20018 Donostia helbidera bidali liteke, edota ilustrazioa eskaneatu edo ipuina lehiaketaren atarira igo daiteke.

Modalitateak, adina, sariak eta abar hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button