IKUS-ENTZUN

Zine Txiroa Oreretan gaur berton

RED TINKU: Voces de la Plaza del Pueblo (Red Tinku / Bolibia / 2010) izango da gaur berton Errenteria/Oreretako Mikelazulo kultur elkartean pantailaratuko duten dokumentala.

Cochabamba-ko Plaza zentrala (Bolibia) erresistentzia antifaszista eta antineoliberalaren ikurra da 2000. urtean Uraren Guda gertatu zenetik. Zeharo gune berezia da. Bertako erakunde herrikoi autonomoak, beraien jardunarekin, Evo Moralesen MAS-ak aurrera daraman aldaketa prozesuarekin autokritiko eta kritiko agertzen dira.

Bertan Tinku Sareak neoliberalismo eta arrazismoaren aurka egiten duen militantzia politikoa aurki dezakegu. Kultur arteko harremana eta borroka ideologikoa nabarmen agertzen dira Plazako Unibertsitate Herrikoi Libertarioan.

Mikelazulo kultur elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button