MUSIKA

Bartzelonako Spoilers taldeak Donostian joko du larunbatean

Eric (baxua), Joan (bateria) eta Diegok (gitarra eta ahotsa) osatzen dute Spoilers banda eta hainbat taldetan arituriko musikariak dira, tartean, Hook, Corelyn eta Generación Pornoestereo. Power-hirukoteak Atención lana aurkeztuko du, zein Gere izeneko teknikaria grabatu duen Hybrid Recordings estudioan aurtengo maiatza eta uztaila bitartean. Diskoaren masterizazioaz Jason Livermore arduratu da The Blasting Room Studios-en. Gorago aipatu dugun legez, taldeak power pop-a eta punk rock-a uztartzen ditu, alegia, gitarra riff sendoekin josiriko doinu melodiatsuak.

Bestalde, Ihes Naiz talde iaz eratu zen Zarautzen, eta Harlore eta Mantisa taldeetan aritutako Iñigo eta Lander anaien egitasmoa da. Aipaturiko bi talde horiek hardcore melodikoaren esparruan koka daitezke; oraingo taldeak baina, 80ko eta 90eko hamarkadetako indie kutsuko punk rock-a jorratzen du. Laster dozena bat kantu grabatuko dituzte estreinako lanean jasotzeko asmoz.

Bloodseekers koadrila hondarribitarrak, berriz, punk rock zikina du gustuko, esaterako, Dwarves, baina baita Eskandinaviako rock gogorra, tartean, Gluecifer eta Turbonegro. Boskoteak Blood, Sex and Rock N Roll izenburuko maketa du kalean.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button