BERTSOTAN

“Mugatik”, Amets Arzallus eta Joxan Goikoetxea

Amets Arzallus bertsolaria eta Joxan Goikoetxea musikaria, Arriagako Gelatxoaren gaurko protagonistak izango dira. Egitasmo honetan, hitzak bertsotan eta hitzak bertsoetatik askatu nahirik dabiltza, baita hatzak esku soinuan eta hatzak esku soinutik askatu nahirik ere, baina denak elkarrekin dantzan. Arriagaren foyerrean izango dira gaur berton, hilak 17, 20:00etan Mugatik izeneko proposamenaren estreinaldia gauzatzeko.

Amets Arzallus egungo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapelduna da. Hendaiako bertsolari eta kazetaria, bertsotan arituko da gaur Arriagaren foyerrean. Berarekin bat egingo du Joxan Goikoetxea musikari handiak. Hernaniarra batik bat ezaguna da akordeoiaz egin ohi duen lanagatik baina bere ibilbidea askozaz sakonagoa da, lehen mailako musikariekin lankidetzak eta zine, telebista edota antzerkirako idatzitako musikak barne.

Hurrengo saioa, martxoaren 18an izango da, eta protagonista Bernardo Atxaga. Idazleak Pierrot Izeneko Automata lana garatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button