BESTELAKOAK

Maiatzeko egitaraua, Astran

Gernikako Astra kultur eraikinak hil honetako egitaraua iragarri du. Bertakoek askotariko ekitaldi interesgarriak bildu dituzte. Hasteko, gaur eta bihar, maiatzak 10 eta 11, Python software libreari buruzko tailerra ondu dute. Larunbatean, gainera, musikari elektronikoak arituko dira Fiakun Live Stream Party izenburupean.

Maiatzaren 17an, jardunaldi antimilitaristak izango dira eta Unarmed Victory izeneko erakusketa ere inauguratuko da. 18an, berriz, ska musika izango da protagonista,  Hirugarren Rudelari Eguna ospatuko baitute.

Hilaren 22an, halaber, ekoizpen ekologikoko produktuen aurkezpena izango da, eta 23an, aldiz, emakumeei zuzendutako autoestimu tailerra. 24an, Bertsoklown txapelketaren finala izango da, eta 25ean, Iparralde Eguna ospatuko dute egun osoan.

Maiatzeko egitarau oparoa 31n amaituko dute Iñigo Cabacas, Crónica de una Muerte Abierta dokumentalaren emanaldiarekin.

Ekitaldi guztiei buruzko informazio guztia: http://www.astragernika.net/egitaraua/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button