IKUS-ENTZUN

“Mosaiko italiarra” zinema zikloa Koldo Mitxelena Kulturunean

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatu du (Italia Txiki Kultur Elkartearen laguntzarekin) Italiako zinemari errepaso ederra ematen dion Mosaico italiano zinema-zikloa. Urriaren 30ean hasiko da zikloa, eta maiatzera arte luzatuko da. Guztira zazpi filmaren proiekzioak egingo dira.

Bosgarren edizio honetan, “tokiaren ideia izango da ardatz nagusia, esanahi eta berezitasun guztietan. Tokia da emigratu behar izan duenaren harrerako herrialdea, fantasia eta ametsak adierazteko aukera ematen duen toki magikoa, edo bakartzen gaituen espazioa, biltzen gaituen espazioa, edo Historia Handiaren antzoki bihurtzen dena”.

Bihar bertan, Good Morning Babilonia filma proiektatuko da. “Taviani anaiak eta Paoloren heriotza gogoratuko ditugu Ameriketako Estatu Batuetarako emigrazioaren istorio italiar ugarietako bat kontatzen duen lanarekin”. Hurrengo saioan Andrea Segreren Io Sono Li izango da ikusgai, immigrazioaren istorio berria, Italiako ipar ekialdean girotua.
Massimo Troisiren, Non ci resta che piangere filma izango da hurrengo emanaldia.
Michelangelo Antonioni zuzendariaren L’Aventura filma ere ikusteko aukera egongo da. “Inkomunikazioari buruzko tetralogiaren lehen kapitulua da, non Monica Vitti aktoreak bere paper komikoak utzi eta bere gaitasun dramatikoa aurkitu zuen”.
Horren ostean Emma Dante zuzendariaren txanda izango da, eta bere bigarren obra zinematografikoa Le sorelle Macaluso filma izan zen.
Apirilean, Bigarren Mundu Gerraren amaieraren eta faxismotik askatu izanaren 80. urteurrena ospatzen den honetan, Roma città aperta Roberto Rosselliniren 1945eko filma ikusteko aukera izango da, Anna Magnaniren eta Aldo Fabriziren interpretazio handiekin.
Zikloa itxiko du Dino Risiren komedia ederrak: Il segno di Venere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button