LITERATURA

Literaturian bi liburu-denda jarriko dituzte

Aurtengo Literaturia maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitarte egingo da, ohi bezala, Larrabetzun, Kale Gorrian lelopean. Beste urteetan egin den moduan liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, poesia errezitaldiak, antzerkiak eta musika kontzertuak egingo dira Bizkaiko herrian.

Horretaz gain, antolatzaileek bi denda jarriko dituzte Andra Mari kalearen erdian euskal argitaletxeek euren liburuak sal ditzaten: batek, Verdes Atxirika editorearen izena izango du; besteak, berriz,Lopez Mendizabal idazle eta argitaratzailearena. Susa argitaletxearen arabera, “Literaturiaren aurreko edizioetan karpa bat baliatu izan da argitaletxeen standak paratzeko. Aurten ez da karparik izango, baizik eta bi liburu-denda”.

Emeterio Verdes Atxirika editoreak Lauaxetaren Bide barrijak eta Arrats beran, eta Xabier Lizardiren Biotz-begietan poema liburuak argitaratu zituen, besteak beste.

Ixaka Lopez Mendizabal, aldiz, idazlea izan zen (Xabiertxo, Martin Txilibitu, Zenbakiztiya…), baina bere familiak harreman estua izan zuen inprimategiekin XIX. mendetik.  Hala, aita hil zitzaionean, 1929an, inprimategiaren ardura bere gain hartu zuen. Bertan, Antzerti eta Poxpolin bildumak argitaratu zituen, beteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button