
Euspot euskarazko spot lehiaketak iaz baino 13 lan gehiago jaso ditu; hau da, 22 iragarki. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 16an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan. Bertan, 2.250 euro banatuko dira sarietan.
Antolatzaileen aburuz, “lehenengo edizioarekin alderatuta kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da, izan ere, iaz 9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatuko dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira”.
Apirilaren 16an ondoko sariak banatuko dituzte: Spotik onena,1.000 euro; Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena, 500 euro; Publikoaren saria, 500 euro; eta, azkenik, Gazteen saria (18 urte beherakoak), 250 euro.
Ekitaldia Ainhoa Vitoria Euskadi Gaztea-ko kazetariak zuzenduko du, eta Maite Goñik Internet eta hezkuntza arloetan adituak hitzaldia eskainiko du.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: http://www.euspot.eu



