LITERATURA

Mo Yan Literatura Nobel saria, euskaraz

Mo Yan (Txina, 1955) 2012ko Literatura Nobel sariaren Hori da umorea, maisu! (Elkar) ipuin-bilduma euskarara ekarri dute Maialen Marin (Donostia, 1983) eta Aiora Jakak (Donostia, 1982); itzulpenak Jokin Zaitegi saria jaso du.

Elkar argitaletxearen arabera, “gizakiaren grinak eta ergelkeriak erakusten dituzte Mo Yanen istorioek, ironiaz, samurtasunez eta gordinkeriaz. Gosea eta behar gorria zer diren dakien eta inoiz ahazten ez duenaren begiradaz aztertzen ditu bere herrialdearen historia eta gaur egungo kontraesanak, on-gaiztoak bereizten ez dituen modu bortitz eta ederrean”.

Idazle txinatarrak eleberriak ere idatzi ditu bere ibilbidean; hala nola, Basarto gorriaren klana, Paradisuko baratxuriaren baladak eta Alkoholaren herria. Alabaina, hasiera batean bere lanen zinemarako moldaketek izan dute oihartzunen gehien.

Yanen lanek tradizioa eta modernitatea  batzen dute, “Txinako ondarea eta mendebaldeko idazleen irakurketa”; hala, bere ipuinetan magia eta umore beltza nahasten dira, kontakizunek oinarri errealista izan arren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button