ESZENA

“Kutsidazu bidea Ixabel” komedia musikala, Iruñean

Iruñeko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ere, Demode Quartet taldearen Kutsidazu bidea Ixabel antolatu du Gayarre Antzokian. Emanaldia bihar, abenduaren 10ean izango da, 19:00etan hasita.

Kutsidazu bidea Ixabel, Joxean Sagastizabalen eleberri ahaztezina, komedia musikal dibertigarri bilakatu dute Demode Quartet taldeak. Patxi Barcok zuzentzen du, eta dramaturgiaz ere bera arduratu da, Aitziber Garmendiarekin batera. Lanaren interpretatzaileak Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Ngema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano dira.

Oholtza gainean modu ezin hobean uztartzen dituzte kantak eta antzerkiko interpretazioa, abesti eta barre artean, izan ere, Kutsidazu bidea Ixabel laneko istorioa oso ezaguna da: Juan Martin donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Egoera horretan Juan Martinek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du.

Kutsidazu bidea Ixabel, Joxean Sagastizabalen eleberria irakurtzeko eta entzuteko beste modu batean, bihar Iruñean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button