ARTEA

Mintegia, Jose Ramon Anda eskultorearekin

BilbaoArte Fundazioak topaketak atondu ditu atzo eta gaur, irailak 3 eta 4, Jose Ramon Anda (Bakaikoa, 1949) artistarekin Andarekin Topaketak izenburupean.
Atzo Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu zuten Andaren obra ezagutzeko eta gero lehendabiziko topaketa izan zuten nafarrarekin. Gaur, berriz, artistaren inguruko dokumentala ikusiko dute eta gero bigarren topaketa egingo dute.

Anda tailugilez eta ebanistez osaturiko familia baten jaio zen. Hala, goiz hasi zen egurra lantzen eta teknika konstruktiboekin harremanak izaten. 1970 eta 1974 artean, San Fernandoko Arte Ederretako eskolan ikasi zuen, Madrilen. Urte horietan, giza gorputzaren irudikapen espresionista jorratu zuen.

Romako Arte Ederretako akademia espainolean osatu zuen bere prestakuntza, eta bertan eskultura klasikoa eta eskultore italiar garaikideak ezagutu zituen, tartean, Giacomo Manzú, Marino Marini eta Arturo Martini. Garai hartan Oteizaren eraginpean ere izan zen. Bauhaus eskolako influentziak ere jaso zituen ibilbide horretan.

Horrela, “Andak oinarri organizista duen eskultura abstraktua garatu du non planteamendu arrazionalistak eta espazialistak konbinatzen ditu materiaren aspektu sentsorialekiko interes handiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button