BESTELAKOAK

“Literature –Language of the World”

Gaur hasita eta hilaren 18ra arte egingo da Belgraden (Serbia) PEN International-en 77. kongresua, mundu osoko 200 idazletik gora bilduko dituena. Bertan Euskal PENa ere izango da.

Aurtengo kongresuaren leloa Literature –Language of the World da, eta gai honen inguruan mintzatuko da John Ralston Saul PENeko presidentea kongresuaren lehen egunean.

Ohi bezala, batzordeak bilduko dira eta hainbat gai gatazkatsuz mintzatuko dira. Idazle Gartzelaratuen aldeko Batzordeak 1.000 kasu baino gehiago ditu dokumentaturik eta horietariko batzuen aldeko ebazpenak landuko ditu delegatuen asanbladak onartzeko.

Euskal PENek bidalitako oharrean esaten denez, itzulpenaren eta Hizkuntza Eskubideen Batzordeak hainbat gai aztertuko ditu astean zehar: Traduki proiektua alemandarra itzulpen sareak sortzeko, 100 Slavic novels proiektua 100 nobela hizkuntza eslabiko guztietara itzultzeko eta Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren jarraipen batzordeak egin duen lana azalduko du.

Bakearen aldeko Idazleen Batzordeak ebazpen batzuk ere aztertuko ditu, besteak beste idazle palestinarren eta israeldarren arteko proiektu komuna, PEN kurduak prestatu dituen ebazpenak Siria, Turkia eta Iranen gainean, Uyghur zentroak bere hizkuntzaren alde burutu duen ebazpena eta Euskal PENek aurkeztu duen ebazpena, Euskal Herrian abian den bake prozesuaren alde agertzeko.

Euskal PENetik Laura Mintegi lehendakaria eta Urtzi Urrutikoetxea lehendakariordea joan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button