
Urriaren 14tik azaroaren 7ra bitarte, Kalea egiten! izenburuko herritarren laborategia abiatuko da, Urbanbat jaialdiaren bosgarren edizioaren baitan, Bilbo Zaharra auzoan hobekuntza urbanistikoak proposa daitezen.
Laborategia hainbat lan-formaturen bidez gauzatuko da: adituen hitzaldiak, beste lurralde batzuetako esperientziak, tokiko proiektuak batera jartzea eta esperimentazioa eta auzoan hobekuntzak proposatuko dituzten ekintza zehatzak.
Formatu horietan, besteak beste, hauexek parte hartuko dute: Bartzelonako Red de Transicion-eko Ana Huertas; Domenico di Siena Italiako Civic Wise herritar berrikuntzari buruzko plataformako kidea eta David Gonzalez, Arabako Sustraiak Habitat Design kooperatibako kidea, zeinak nekazal eta hiri guneetako egitasmo jasangarrietan jarduten duen.
Urbanbat Zaramari Elkarteak ondutako proposamena da. Bere xedea lurraldearen zaintza eta hobekuntza hobetuko duen herritarren partaidetza sustatzea da.
Informazio gehiago: 5festival.urbanbat.org.