BESTELAKOAK

Mintza Eguna Elizondon

Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak antolatu du beste behin Mintza Eguna. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin kudeatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute ekimen honekin.

Aurtengo edizioa, seigarrena, ekainaren 4an izango da, Elizondon. Elizondoko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan jartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Bazkalosteko giroa aprobetxatuko da mintzapraktikan parte hartzeko eta garrantzia berezia izan duten zenbait erakunde eta laguni eskerrak eman eta opari xume bat ere egiteko.
Ondoren, kantuan, dantzan eta, nola ez, mintzapraktikan ere aritzeko aukera egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button