ARTEA

“Euskal diaspora artisten begiradan” erakusketa, Donibane Garazin

Donibane Garaziko Apezpikuen presondegian zabalduko dute gaur berton, Euskal diaspora artisten begiradan izeneko erakusketa. Uztailaren 31a arte ikusi ahalko da.

Iruñeko Kondestable jauregian izan da oraintsura arte Euskal diaspora artisten begirada erakusketa ibiltaria eta zazpi euskal probintzietan ibiliko da. Erakusketak sormen garaikideko lehiaketa du abiapuntu. Lehiaketak 16 artista eta 3 artista gonbidatu biltzen ditu, osotara 21 obra: pinturak, argazkiak, mosaikoa, multimedia instalazioak eta eskulturak, erakusketan irudikaturiko hainbat euskarri plastikoz gain. Haien bitartez, “emigrazioarekin loturiko gai anitzak aztertzen dira; bidaia, beste leku batean txertatzetik eratorritako sentimendu kontraesankorrak eta euskal historia, horren barnean, baleen ehiza edo frankismoaren kontrako erbestea”.

Honetaz gain, erakusketari buruzko Arteak eta Euskal diaspora izenekoa liburua ere badago, lau hizkuntzatan egina, Eusko Ikaskuntza Iparraldeko bulegoan eskura daitekeena. Proiektua Eusko Ikaskuntza Iparralderen ekimena da, Ezmugak (Irun) kultur proiektuen plataformarekin elkarlanean gauzatua, Donostia-San Sebastian 2016 Kulturaren Hiriburu Europarraren esparruan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button