IKUS-ENTZUN

Zinebiren 53. edizioa laster batean

Beste urte batez, Zinebik mundu osoan egindako laburmetraiarik hoberenak ikusteko aukera eskainiko die ikus-entzuleei, erabateko askatasunez eta esperimentazioaren aurreko inolako beldurrik gabe lan egiten duten zinegile berrien eta artisten eskutik.

Azaroaren 11tik 18ra bitartean burutuko den jaialdiak 3.021 film jaso ditu, eta horietatik 73 aukeratu dira Lehiaketako Sekzio Ofizialean parte hartzeko. Zinebi 53k bere ohorezko Mikeldiak banatuko dizkio Xavier Elorriaga antzezleari eta Liliana Cavani zinegile italiarrari.

Zine palestinar garaikideko ziklo bat, eta beste aldetik, Nouvelle Vague mugimenduko Luc Moullet, irakasle, kritikari, saiakeragile eta zine idazle frantsesari, eskainitako beste bat emango ditu Golem zine aretoetan eta Alondegiko Auditorio nagusian.

Arriaga antzokia eta Bilboko Alondegiko Golem zine aretoek INFOSPAIN jasoko dute, lehiaketarako Sekzio Ofizialean ez dauden fikziozko, dokumental eta animazio laburmetraia espainiarren panorama. Zinemaldian INFOEUSKADI ere izango da, Sekzio Ofizialean ez dauden Euskal Herriko 21 ekoizpen lanen erakusketa, lehiaketaz kanpokoa, fikziozko 14 filmek eta 7 dokumentalek osatua. Bilboko Alondegiko Auditorioan eta Golem zine aretoetan ikusi ahal izango dira.

Beste aldetik, Alvaro Arroba kritikari eta saiakeragile espainiar gaztea izango da Eraberritze lanengatik irekia. Zinemaren heriotzaren ondorengo fikzioak zikloaren protagonista eta Walt Disneyk 1961ean sortu zuen Valenciako Arte Institutuak (Kalifornia, EE.UU), bere aurkezpena egingo du Bilbon, jaialdiaren eskutik.

Egitarau potoloa beteko dituen beste sekzioak honakoak izango dira: Bi emakume eta patu bat; Ars Vivendi Amildegian. Calarts-Eko Zinea, Iragana eta Etorkizuna; Mundu Mailako Iraultzarako Saioak. Masao Adachiren Zinea; eta bestelako Emanaldi Bereziak. Primizian ere estreinatuko da Consonnik ekoiztu duen Maria Ruido artistaren ElectroClass lana, Artists Killed Media Stars zikloaren barruan.

Informazio guztia hemen duzue bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button