ESZENA

Emozioak euskararen bidez lantzeko xedez

Bilboko auzoetan aisialdi familiarra euskaraz egin ahal izateko, bertako udalak Ikusi eta Ikasi programa jarri du martxan. Gaztetxoei zuzenduriko edizio honetan 60 jarduera programatu dira, eta bertan izena emateko epea urtarrilaren 28ra arte zabalik egongo da.

Bilboko barrutietan, 2 eta 11 urte bitarteko umeei zuzendutako aisialdi familiarreko euskarazko 60 jarduera dituen programa da. “Udalak aniztasuna eta emozioak euskararen bidez lantzearen aldeko apustua egiten du, aurten diseinatu dugun programa askotariko baita”, adierazi du Eider Inunziaga Euskarako zinegotziak.

Programazioa otsailaren 8an hasiko da Errekaldeko Udaltegian Eneko eta Ixabel ikuskizunarekin; elikaduraren eta osasunaren arteko loturari buruzkoa da pieza hori. Era berean, bigarren ikuskizuna, Margarita Rita Rita antzerki-lan dibertigarri eta koloretsua izango da, eta Otxarkoagako Udaltegian ikusi ahal izango da. Azkenik, eta urrezko amaiera modura, maiatzaren 31n Campos Elíseos antzokia musikaz eta dantzaz beteko da Gora Bihotzak lanarekin.

Ikusi eta Ikasi programak otsailetik maiatzera bitarteko hiru tarte izango ditu: 2 eta 3 urte bitarteko umeentzako jolas-saioak, Altzoan izenekoa; sormen-tailerrak 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta haien familientzat (Familian). Bertan hainbat eskulan egingo dituzte, hala nola txotxongilo-tailerrak eta itzaleko mozorro mitologikoak, artilea egitea eta zurezko panpinak margotzea; eta dibertsio-tailerrak 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunekin (Lagunartean).

Datu guztiak Ikusi eta Ikasi programan dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button