LITERATURA

Literatur Emailuak albistegiaren 500. zenbakia

Gaur, 2011eko irailaren 8an, Susa literatura argitaletxeak egin ohi duen lan apartaren barruan, 500. Literatur Emailua jaso dugu gurean.
Astero gertatzen den bezala, ardurenean literaturari dagozkion berri interesgarriak, efemerideak, liburu aurkezpenetarako eta emanaldi berezietarako hitzorduak, on-line jarritako lanak eta abar biltzen dituzte bertako adituek Emailuetan.

Literatur Emailuak albistegi literario bat da, email bitartez eta blog bitartez argitaratzen dena. Literatur Emailuen helburuak hauek dira (euren hitzetan): astero liburu bat on-line ematea, gure literaturako ekitaldi nagusien agenda osatzea eta literaturako une gogoangarriak gomutara ekartzea.

Literatur Emailuak astero sortu ahala, webgune asko ere eraiki dituzte Armiarma izenburupean.

Gaurkoan Emailuan hauxe dator idatzita: “Susa argitaletxeak astero Literatur Emailu bat argitaratu du 2002ko urtarriletik hona, eta 500. zenbakira iritsi da dagoeneko. Gure literaturaren zabalkundeaz arduratzen den albistegi literario honek ekitaldi nagusien agenda osatzen du, literaturako une gogoangarriak ekartzen ditu gomutara eta, aldi berean, liburu bat on-line ematen ahalegintzen da astero: klasikoak, deskatalogatuak, itzulpenak, aldizkariak eta, baita ere, Susak plazaratutako liburu berrienak. Eskerrik asko Literatur Emailuak egiten laguntzen diguzuen guztiei.”

Eta eskerrik asko zuei egiten duzuen lanarengatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button