BESTELAKOAK

“Lagune, igerri esakune!” berba probak Mungian

Mungiko Txokolo Kutur Alkarteak, maiatzaren 7an, antolatu ditu Berba Probak izeneko lehiaketa, Lagune, igerri esakune! lelopean.
Herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur elkarteak bultzatuta, maiatzaren 7an Herrien arteko VI. Berba Probak egingo dira.
Goizeko 10.30ean hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituen txapelketaren seigarren edizioa da aurtengoa.

Ekimenaren helburuak honako hauek dira: bertoko euskara lantzea eta bultzatzea; esakuneak erabiltzeko eta bertsoetarako zaletasuna piztea, herrien arteko lehia ona eta jatorra sortzea jai giroan jende euskaltzalearen artean; eta, euskal kulturaren aldeko herritar, erakunde eta elkarteak batzea elkarlanean.

Herri bakoitzetik gura den beste taldek eman dezake izena. Taldeak hiru lagunekoak izango dira. Lagun horiek ibilbide bat egingo dute bertsolariekin batera herrian zehar tabernarik taberna. Taberna bakoitzean bertsolariek bertso bana botako diete talde guztiei eta taldeetako lagunek igarri egin beharko dute bertso horri ondo doakion esaera zaharra, aldez aurretik emandako esakuneen zerrenda gogoratuz.

Arratsaldean finala antolatuko da: proba fisikoak eta berbazkoak izango dira, eta txapel jaurtiketa lehiaketa.
Euskaraz ondo pasatzeko eta ikasteko abagune ederra!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button