IKUS-ENTZUN

“Amaren Eskuak”, irailaren 24an Zinemaldian

Baleuko ekoizpen etxeak Karmele Jaio idazlearen liburuan oinarritutako Amaren Eskuak filma aurkeztuko du irailaren 24an Donostiako Zinemaldian. Irailaren 27tik aurrera, berriz, ikusgai izango da zine aretoetan.

Karmele Jaioren Amaren eskuak nobela zinemara egokitu du Mireia Gabilondo zinemagileak. Abuztuan amaitu zuten grabazioa eta diogun bezala, estreinaldiak badu data: irailaren 24a.

Nobelan bezala, filmeko protagonisten sentipenak agerian daude erabat lan honetan. Amaren Eskuak filmak bizitzaren inguruan hausnartzen du, biziaren zentzuan, eta pertsonen garrantzian oinarrituz. 37 urteko kazetariaren istorioa kontatzen du. Haren ama gaixorik dago, eta horrek hankaz gora jarriko du bere bizitzako errutina eta bizimodua.

Ainara Gurrutxaga aktoreak Nerearen papera egingo du, pertsonaia nagusia, alegia. Ondoan, Loli Astoreka, Luisa Mayor eta Marc Schardan izan dira, besteak beste.

Liburuak izandako arrakastaren ostean, beste urrats bat egin da idazlearen sentipenak pantaila handira eramateko. Bakoitzari bere barrenera bidaia hunkigarri bat egiten lagunduko dio Amaren Eskuak filmak.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button