
Anima Eskola eta SGAEren Autore Fundazioak bultzaturiko eta Algis Arlauskas-ek zuzenduriko Bilboko Unibertsitate eta Antzerki eskolen bigarren Jaialdia, uztailaren 7an egingo da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Izena eman duten antzezlan guztien artean, sei aukeratu dira uztailaren 1etik 6ra taularatzeko.
Martxoan jarri zen abian ekimena, eta Euskadiko zein Nafarroako prestakuntzazko antzerki-talde askok parte hartu dute bertan.
Orain, ikuskizun, egokitzapen eta zuzendaritza onenaren sariak emango dira. Horrez gain, emakumeen interpretazio onenari eta gizonen interpretazio onenari ere emango zaizkie diploma bana, baita ikus-entzuleen saria ere. Ikuskizun Onenaren Sariak bere antzezlanaren grabazio editatua jasoko du, eta hurrengo udazkeneko egitarauan sartuko da.
Honako hauexek dira hautatutako konpainiak: DinamHIKA (Nexoteatro gune formatiboa-Bilbo), Francisco Nievaren El baile de los ardientes lanarekin, Ricardo Padillak moldatua eta zuzendua. Uztailaren 1ean ikusteko aukera egongo da.
Utopian konpainia, Getxoko Antzerki Eskola, Molieren La danza de la mentira lanarekin, Aintza Uriartek moldatua eta Carlos Baigesen zuzendaritzapean. Uztailaren 2an emango dute.
Hurrengo egunean, uztailak 3, Mutis por el foro (Nafarroako Unibertsitatea), Patrick Hamiltonen Luz de gas lanarekin, Elena Ardilak moldatua eta zuzendua; Clan Konstantin (Barakaldoko Arimaktore Antzerki Ikasgela), Tennesse Williamsen La gata sobre el tejado de zink lanarekin, Alicia Romerok moldatua eta zuzendua; Speculum Vitae (Nafarroako Unibertsitatea), Pierre de Marivauxen El juego del amor y del azar lanarekin, Patxi Muñozek moldatua eta zuzendua; eta azkenik, uztailaren 6an, Anima Eskola (Bilboko Antzerki eta Zine Eskola) Eugene Ionescoren Delirio para dos lanarekin, Marina Shimanskayak moldatua eta zuzendua.
Ikuskizun guztiak amaitu eta gero tertuliak antolatuko dira, antzeztutako lanei buruz eztabaidak pizteko helburuarekin. Sari banaketa uztailaren 7an egingo da, igandea, 19:00etatik aurrera gauzatuko den jaialdian. Let´s Dance talde bilbotarra arituko da baita Txaika Teatroren aktoreak ere.