Nontzeberri

Asteburu honetan 40 Minutu Rock jaialdia

Otsailaren 21ean, larunbata, Landako Gunean, 40 Minutu Rock jaialdiaren beste edizio bat egingo da. X. edizio honetan, milaka lagun musikazale bilduko dira talde potenteen kantekin liluratzeko.

40 Minutu Rock jaialdiak hamar urte beteko ditu aurten. Hitzordu nagusia otsailaren 21ean izango da, Landako Gunean, baina egitaraua barikuan hasiko da, ekitaldi politiko batekin eta Ruper Ordorikaren kontzertuarekin, Plateruena Kultur Aterpean.

Hurrengo eguneko jaialdian, 21ean, parte hartuko duten taldeak honako hauek dituzue: Zea Mays, Brigade Loco, Non Servium, EH Sukarra, Neomak, Les Testarudes, Merina Gris, Zeker, Marte Lasarte, Naxker, KILIKI, Ezezez eta Nafarroa 1512.

Exit mobile version