LITERATURA

“Odol mamituak”, Alain Agirreren lehen lana

Miren Agur Meabek dio Odol mamituak (elkar) liburu hau infernurako joan-etorri bat dela, “emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka”.

Eta beste zerbait ere irakurri ahal izan dugu hitzaurre mamitsuan: “Alaine Agirreren idazkera  kalifikatu behar izatekotan, esango nuke, lehenik eta behin, idazkera organiko-anatomikoa dela, edukia guztiz blaiturik dagoelako usainez, jariakinez, korrokadaz, behazunez, malkoz, gonbitoz, gihar-dardaraz edota higidura erreflexuz (…). Beste alde batetik, flashen bidezko idazkera dugu; hots, atal laburrez kateaketa, zeinetan irudiek garrantzi handia duten”.

Hortaz, barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.

Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia muturrekoak irakurleari bere azalean sentiaraziz.

Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) Fisikan ibili ondoren, Euskal Ikasketetan dihardu orain, EHUn. Haur literaturako zenbait ipuin kaleratu ditu: Nire potxolina maitea, Letra txarra daukat eta zer?, Nora joan da aitona?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button