MUSIKA

Bilbao Hiria Lehiaketaren 22. edizioko irabazleak

Bilbao Hiria Lehiaketaren azken edizio honetan 818 bandak eman zuten izena on-line jarritako baldintzak beteta. Euskal taldeez gain, Estatuko eta Europako zenbait taldek ere izena eman zuten lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko eta epaimahai profesionalak 38 talde aukeratu zituen. Irail, urri eta azaroan, banda horiek zuzenean jo zuten Bilborock aretoko eszenatokian, 16 kontzertutan.

Epaimahai profesionalak kontzertuetara entzule asko joan izana nabarmendu du; batez ere, bertako taldeek jo dutenean. Era berean, euskal taldeen eta metal-banden kalitate handia nabarmendu gura izan du epaimahaiak. Nazioarteko banden maila, ordea, jaitsi egin da.

Entzuleek bandarik onena aukeratzeko botoa kontzertuetan batu zen. Zuzeneko kontzertuetara joandakoen artean % 30ek eman du botoa.
Pop Rock kategoriako hiru talde finalisten kontzertua ETB3ko Gazte Live kanalean emititu zuten. Metal eta Beste Joera Batzuen finalisten kontzertuak eskegita daude Bilborocken webgunean.

Bilborockek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button