BERTSOTAN

Etxahun Lekuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan aurrera egin du

Galdakaoko kiroldegian jokatu da iragan berri den asteburuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Etxahun Lekue larrabetzuarrak finalerako txartela lortu du Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Josune Aramendi Perez, Oihana Bartra Arenas eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolarien aurretik.

Etxahun Lekue izan da puntu gehien batzea lortu duena, eta ondorioz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalean izango da.

Hurrengo saioa Larrabetzun izango da abenduaren 4an, eta hor, Ander Elortegi, Eneko Abasolo “Abarkas”, Jone Uria, Julen Arzanegi, Nerea Ibarzabal eta Txaber Altube izango dira buruz buru.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button