ARTEA

Lourdes Vicente artistaren margolanen erakusketa Bilboko Martzana Arte Espazioan

Lourdes Vicente artistaren margolanen erakusketa inauguratu dute  Bilboko Martzana Espazioa Arte Galerian.

Bere obra, Aristoteleren Episteme theoretiké edo ezagutza kontenplatiboaren teorian oinarritzen da eta teoria horren arabera, kontenplazio hori ez da inolako interes produktibo edo praktikoetan oinarritzen, baizik eta jakinduriaren bidea zabaltzen duen ezagutza-modurik gorenean.

Premisa horretatik abiatuta, bere margolanak hausnarketaren jakintzatik abiatzen diren flashak dira, gertukoa baina aldi berean urrun geratzen zaigun mundua gogora ekartzen duena.

Egunerokoa eta hurbilekoa dira bere lan artistikoaren printzipioan oinarritzen diren abiapuntuak eta bere ohiko horretatik abiatuta, sormen pertsonalaren diskurtso propioa eta bakarra eratzen du.

Bere obrak uztailaren 30era arte bisitatu ahalko dira.

Inforrmazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button