BERTSOTAN

“Bertso Maratoia” makina bat segundotan

Bertso Maratoi itzela egingo da larunbatean, hilak 12, Bilboko Abusu ikastolan aurtengo Ibilaldiari esker. Hala, goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara bertsotan arituko dira makina bat lagun, guztira 42.195 segundo bertsoz betetzeko.

Bertso ekosistema Abusun Euskalgintzaren ekosisteman, etengabeak dira berrikuntza, sorkuntza eta eraldaketa. Bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta zalego eskutik dabiltza ekosistema anitz horren harri horri eragiten, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lagunduta.

Abusuko Bertso Maratoiarekin, ekosistemaren printza batzuk erakutsiko dira ikastolan, 42.195 segundoko saioan (maratoiak metroak beste): 50 lagun inguru izango dira kantari, adin, jatorri eta maila oso ezberdinekoak; 10-80 urte artekoak, bat-batean, bertso jarrietan edo trikitiz lagundutako koplatan.

Eguerdi aldera, eraldaketa horren sustatzaile nagusietakoa izan den Xabier Amurizak hartuko du parte.
“Gune erdaldunduetan ere ekosistemak bere agerpenak badituelako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button