IKUS-ENTZUN

“Work In Process” programaren azken saioak, BilbaoArten

BilbaoArte Fundazioak 2023 honetan Art House Zinema aretoan arte-jardunari buruzko lau proiekzio-zikloz osatutako programazioa eskainiko du. Lau zikloetako lehena, Work in process izenekoa, martxoaren 1ean hasi zen eta apirilaren azken egunetan amaituko da.

Ziklo horretan fikziozko zein fikziozkoak ez diren hainbat film bildu dira, “gehienak edozein etiketa motatatik ihes egiten dutenak. (…) Agertzen diren artistak izaera askotakoak dira, eta horrek margolariak, musikariak edo zinemagileak biltzen dituen mosaiko bihurtzen du ziklo hau.”

Work in process programaren azken saio horiek honako hauek dira: bihar, apirilak 19, 19:00etan, Free Radicals: A History of Experimental Film (2011), Pip Chodorov. Eta apirilaren 26an, 17:00etan, La bella mentirosa (1991), Jacques Rivette.

Lehen ziklo horren ondoren, beste hiru ziklo etorriko dira: lehena artisten figurari eskainitako bat; bigarrena tradizionalki artea erakusteari lotuta egon diren espazioei eskainitakoa; eta, azkenik, arte-zuzendaritza ekoizpenaren elementu nagusi gisa hartzen duten filmei eskainitako bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button