ESZENA

Otsailean, “Neguko Besta” egingo dute Baionan

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Baionan, otsailean ospatuko duten Neguko Besta egitarauaren barruan.

Betidanik Baionako nortasuna osatzen duten gaskoi eta euskal kultura baturik agertuko dira Michel-Portal Antzokian, Luna Negran eta Atalante zinegelan, kalitate handiko programazio artistiko baten bitartez. Hemengo azentua duten sei hitzordu, eta sortu eta hazi diren lurraldeetatik askoz haratago ezagutuak eta preziatuak diren beste nonbaiteko bi musika kontzertu gozagarri izango dira.
Hala, ikuskizun artean, Eleka konpainiaren Iki mihi klik antzezlana, Jour de Fête taldearen Besteen kalea pieza, Alos Quartet & Bilaka Kolektiboaren Lau izeneko kontzertua, edota Peio Ospital kantariaren kontzertua programatu dira, bai eta makina bat hitzaldi eta bisita gidatu ere.

“Gure ihauteria kultur programazio berezi batekin uztartzea du xede Neguko bestak. Gaskoi eta euskal kulturak berezikiago ospatzeko asmoa dauka Baionako kultur gune desberdinetan antolatu hainbat kontzertu, ikuskizun eta animazio programa naharo baten bitartez. Hauetako gehienak urririk izanki, espero dut hitzordu guzi hauek asebetuko zaituztetela. Hainbat elkarte eta instituzioetako eragileen partaidetzari esker ditugu hauek abian ezarri ahal izan eta bihotzetik eskertu nahi ditut hemen” Jean-René Etchegaray Baionako Auzapezak hala azaldu du.

Neguko Besta jaialdiaren egitarau osoa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button