ESZENA

inTACTO antzerki jardunaldiak Gasteizen

inTACTO 2012 zuzeneko artearen eta antzerki esperimentalaren nazioarteko jaialdia hasiko da gaur Gasteizeko Artium museoan, eta aurten bere bigarren ekimena izango da, non bertako, estatuko eta Europako artista eta konpainiarik ausartenek parte hartuko duten, ikusgarririk probokatiboekin.

Aurtengo gai nagusia okupazioarena da eta jaialdiak ikuskizun ausart eta zirraragarriak izango ditu, artearen, gizartearen eta inguratzen gaituen munduaren arteko harremanak zalantzan jartzen eta birplanteatzen dituztenak.

Gaur, irailaren 14an, Colectivo 96º(Bartzelona), Sylvia Rimat (Erresuma Batua), La Cocina (Bilbao), eta Los Anacolutos (Valentzia/ Madril) taldeen txanda izango da.
Bihar, ostera, Sleepwalk Collective (Vitoria-Gasteiz), El Conde de Torrefiel (Bartzelona), Greg McLaren (Erresuma Batua) eta Made in China (Erresuma Batua) taldeek euren proposamenak luzatuko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button