Nontzeberri

Urtero bezala, Bakioko Udalak Musika Astea antolatu du

Urtero egiten duen bezala, Bakioko Udalak, Bakioko Abesbatzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Musika Astea antolatu du. Aurtengoa, XXXVIII. edizioa izango da, eta uztailaren 15tik 18ra bitartean garatuko da.

Gaur abiatuko den programan lau kontzertu antolatu dira, Andra Mari elizan, 20:00etan, hasita. Betiko legez, Musika Asteari amaiera emateko abesbatzek eskainiko duten azkeneko emanaldia kiroldegian egingo da, uztailaren 19an.

Gaur, hilak 15, Emakume Konpositoreak izeneko saioa egin dute Iñaki Lagos (biolin) eta Marta Cara (pianoa) musikariek. Biharko saioan, Malwina Masternak Hirukotearen txanda izango da. Taldea Malwina Masternak (ahotsa), Iñigo Ruiz de Gordejuela (pianoa) eta Javier Callen (kontrabaxua) musikariek osatzen dute.
Uztailaren 17an, Schubert Hari Laukotea arituko da. Fumika Yamamura (biolina), Ángel Sánchez Marote (biolina), Gabriel Bussi (biola), eta Elena Escalza (txeloa) musikariek osatzen dute banda hori.
Uztailaren 18an, Sarrabete taldeak Txori Arraina izeneko kontzertua eskainiko du. Sarrabete taldearen bigarren lan diskografikoa da Txori Arraina. Hamabi abestiz osatutako disko honetan taldearen konposaketa originalak dira nagusi. Lan kontzeptual bat ez den arren badaude hainbat abestietan errepikatu daitezken kontzeptu edo sinboloak, itsasoa, hegaztiak, haizea, ura edo askatasuna, esate baterako.
Taldearen soinua eklektikoa da, izan ere musikari bakoitzaren ibilbidea ezberdina izan da. Hauen arteko orekak erritmo eta melodia tradizionalak, armonia sofistikatuak, kutsu klasiko eta garaikideak batzea ahalbideratu du emaitza original eta bakana lortuz, iragana eta oraina nolabait elkartuz.
Azkenik, uztailaren 19n, abesbatzen eguna izango da, eta Bakioko Abesbatza, Bermeoko Abesbatza eta Santurtziko Musika Banda arituko dira elkarrekin.

Bakioko Udalak dauka informazio osoa.

Exit mobile version