LITERATURA

Literatur Amuak eta azaroak 25

Literatur Amuak eta azaroak 25 ekimenak uztartuko dira Ondarroan, Euskaraz feminismotik, feminismotik euskaraz lemapean. Egitaraua azaroaren 1ean abiatu zen Beldur Barik sariketarekin, eta literaturak, eszenak eta aldarrikapenek hartuko dute herria abenduaren 5era arte.

Bihar, azaroaren 26an, Alain Lersundi artistak sortutako Nire zigilua. Homofobiaren (beste) istorio bat lan transformatiboa eskainiko du. Eta hurrengo egunean, Ondarroa inguruko ipuinak liburuari buruzko ikuskizuna egingo da umeentzat Kofradia Zaharrean 17:00etan hasita.
Abenduaren 3an, Euskararen Eguna, Oroitzen hondarra nota txikietan poesia errezitaldi musikatua eskainiko du Mikel Etxaburu olerkigile ondarrutarrak Musika Eskolan.
Lehenago Zubikarai sariak aurkeztuko dituzte, tartean Lander Garroren Faith lana joan den urteko irabazlea. “Eleberri hunkigarri, umoretsu eta aldi berean dramatikoa sortu du Lander Garrok, euskal gatazka eta eguneroko labezomorroak nahasten dituena, ihes egin beharraren malura eta harreman sentimentalen oreka zaila. Cartier-Bresson eta Ravaleko prostitutak topatuko ditugu bere orrietan, zinema egin nahi duten gazteak eta jonkiak, Euskal Herria idealizatzen duten katalanak eta atxilotuei souvenirrak eskatzen dizkieten poliziak”.

Abenduaren 4an, Abere Ba, letra eta hitz jolas tailerra umeentzat antolatu da, 8-12 urtekoentzat. Eta hurrengo egunean, Anarik kontzertu akustikoa eskainiko du.
Antzerkia ez da faltako, eta abenduaren 2an, Hiru Kortse, Azukre Asko eta Brandy Gehiegi izeneko antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da.

Programazioaren gaineko xehetasunak: Literatur Amuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button