IKUS-ENTZUN

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema jaialdia hastear

Urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea izango da Donostian. Guztira 32 film luze eta 38 film labur proiektatuko dirtuzte aurten, eta emanaldi horiez gain, hainbat jarduera egingo dira programazioaren barruan.

Proiekzioak hainbat egoitzatan gauzatuko dira. Adibidez, Antzoki Zaharra izango da jaialdiaren egoitza nagusia, eta bertan hainbat film luzeren sail ofiziala osorik proiektatuko da. Victoria Eugenia Antzokian, gazteentzako saio berezietan, Lonely Castle in the Mirror (2022) animaziozko film japoniarra proiektatuko da, eta Gaztearekin elkarlanean, Karusell (2023) film suediarra. Bertan ere, haurrentzako zinema emanaldi bat (Boo Kwai eta museoaren lapurreta, 2022) eta Kresala zineklubarekin lankidetza (Tiger Stripes, 2023) izango dira aurtengo Astearen programazioaren osagarriak. Eta Tabakaleran She Is Conann (2023) eta Club Zero (2023) film luzeak proiektatuko dira.

Jaialdia urriaren 27an hasiko da Sébastien Vanicek zuzendutako Vermines (2023) film frantsesarekin, eta azaroaren 3an amatuko da Junta Yamaguchiren River (2023) filmarekin.

Tarte horretan, eta fantasiazko zinemaren titulu onenen aukeraketa bat proiektatzeaz gain,  hainbat kontu paralelo atondu dira, adibidez erakusketak (Fantasiazko zinema japoniarraren ikonoak, Bruixes – Sorginak – Brujas, eta Sorgin seinalea); edota Elisa McCausland eta Diego Salgadoren Beso negro: Brujería, cine y cultura pop liburuaren aurkezpena; edota Fanzineen Gerra klasikoaren 8. edizioa eta Beldurrolaren bigarrena. Eta gainera, aukera izango da Donostia Beltzan zehar gaueko ibilaldi batzuk egiteko eta Itsas Museoan Grillos Navajerosen saio berrira bertaratzeko.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezkoren Zinemaren Asteren egitaraua hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button