BESTELAKOAK

“Letez kantuberbetan” gaur, Bilboko Kafe Antzokian

Gaur, 20:00etan eta Bilboko Kafe Antzokian, Jon Sarasuak Letez kantuberbetan izeneko ikuskizuna egingo du, hots, Xabier Leteren kantugintza eta poemagintzaren gaineko interpretazio pertsonal bat.

Kafe Antzokiaren arabera, interpretazio hitzaren bi adieretan gainera. Batetik, haren ibilbideari buruzko gogoeta” egingo duelako, eta bestetik, “haren kantu eta poema aukeraketa” ere haizatuko duelako.
Emanaldia kantaldi bat da, tartean mintzatua, edota mintzaldi bat hainbat kanturekin. Edo solasaldi bat da, Sarasuak kantatua, gitarrak eta Aitor Ziardegi piano-jotzaileak lagunduta. Dena dela, Leteren lekukotasunean barna ibilbide intimoa proposatuko du Sarasuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button