MUSIKA

“Lemoakustikfest” jaialdia asteburuan egingo dute

Covid-19aren pandemiagatik joan den urteko ekitaldia bertan behera gelditu zen, baina aurten egoerak hobera egin duela ikusita, Lemoako Udalak festibala berreskuratu du, eta irailaren 10ean eta 11n musika zabalduko da herrian. Udaberrian egiteko sortu zen jaialdi hau, baina pandemiagatik udan egitea deliberatu dute antolatzaileek.

Lemoakustikfest jaialdia ez da ohikoa, izan ere, musikarekin batera gastronomia ardatz ere izaten da, baina argi dago oraindik indarrean dauden murrizketak direla eta, atal hori ez da aurten ere gauzatuko.

Baina musika bara-barra izango da bertaratzen direnentzat. Hala, hilaren 10ean, Sara Zozayaren kontzertua programatu da Kotxepin kultur etxean. Hurrengo egunean, irailaren 11n, izango da beste kontzertua. Kotxepin Kultur Etxean eta bertako lorategietan hainbat musikari eta talde bilduko dira, hala nola Anari, Eneritz Furyak, Serge, Abereh eta Hartz.

Kontzertu guztietan edukiera mugatuta izango da, eta emanaldia hasi baino 15 minutu lehenago atea irekiko da, leku guztiak betetzen diranean, ezin izango da beste inor sartu.

Jakingarri guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.