BESTELAKOAK

Moonfire erakusketa Donostiako FNAC-n

Hamarkada luze bateko probak eta entrenamenduak; 400.000 ingeniari eta zientifikoren partaidetza; 24.000 milioi dolar aurrekontuan, eta azkenik, espazio-ontzirik ahaltsuena bidali zen espaziora.
1969ko ekainaren 20an Neil Armstrong, Buzz Aldrin eta Michael Collins ilargira heldu ziren. Historiako unerik gogoangarriena, mila keta milak pertsonek jarraitu zutena zuzenean.
Jarraipen hori egin zuen horietariko bat Norman Mailer idazle aizan zen. Astronauten prestaketan presente egon zen eta aparteko lekuko bilakatu zen eginkizun eta abentura aeroespazial berezi honetan.

Life aldizkariak Mailer-en kronikak plazaratu zituen hainbat aletan. Hura ekimen espazialaren gaineko erreportajerik zabalena izan zen. Honek guztiak ere, liburu baten argitaratzea ekarri zuen.

Berrogeita piku urte geroago Taschen argitaletxeak Moonfire argitaratu du. Bertan NASAko artxiboak, argazkiak eta idazki bereziak ikusi ahal dira. Donostiako FNACen argazki horien erakusketa atondu dute eta hil honetan ikusi ahalko da.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button