ARTEA

Patatak eta freskagarriak

Pau Figueres Ortiz artistaren Donde las patatas, la coca-cola y la fanta izeneko erakusketa ireki da Bilboko Rekalde Aretoan. Barriek programaren barruan eraturiko erakusketa da hori, eta irailaren 3tik urriaren 20ra arte ikusi ahalko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak arte-sorkuntzarako ematen dituen beken emaitzak dira Barriek programaren barruan biltzen direnak. Kasu honetan, Pau Figueres Ortiz (Donostia, 1976) artistak hainbat objektu instalatu ditu. Artistaren iritziz, “Donde las patatas, la coca-cola y la fanta tresna kritiko batean transformatutako oroiminaren besarkadaren eta aukera den hipermodernitatearen gehiegikerietara begiratzeagatik sortzen da. Jarrera hori abiapuntu hartuta, hiria (post-hiriburua) oporretan joateko jolastoki bihurtzen duen berritasun orori aurre egiten dio. Haurtzaroko oroitzapenek deseroso egiten dute turistaren kameratik biltzen ez diren imaginario berrien eta negozio-forma berrien oraina”.

Pau Figueres Ortiz Arte Ederretan lizentziatua da. Gaur egun doktoretza-tesia amaitzen ari da: Re-ad. El icono comercial en una acción artística (in)voluntaria o arte bobo. Tesi horretan “kontsumoaren kontrako kritikaren estetika eta problematika aztertzen ditu, praktikatik abiatuta, bai eta merkataritzako ikonografiaz baliatuz imaginario berriak sortzeko prozesua ere”.

Aurretik Endika Basaguren, Ohiane Iraguen eta Irati Urrestarazuren erakusketak iragan dira, eta aipaturikoaren ostean Ignacio Goitiak abiatuko du berea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button