Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak Felix Anaut artistaren erakusketa jasoko du gaurtik apirilaren 20ra bitartean. Artistak Euskal Doinuak erakusketaren inaugurazio egingo du gaur berton.
Hiriari eskainitako hainbat lan sortu ditu artistak, hiriaren ikusmenezko musika baliatuta. Munduko hainbat hiri eta tokitako musikak inspiratutako konposizioak izan dira nagusi Anautek azken urteetan egin dituen erakusketetan (The Zaragoza Visual Symphony; Prelude for a London Symphony eta Prelude for an Irish Symphony).
Hala ere, Euskal Doinuak margotzeari ekin zionean ez zen hori gertatu. “Erabaki artistiko guztien atzean, prozesu oso bat dago: hasierako ikuspegia, azterketa, arazoa garbitzea eta, azkenik, emaitza. Jauzi bat dago, puntu itsua deitutakoa, horrek zehazten baitu lanaren amaiera. Jauzi hori hainbat eragileren mende dago: artistak duen kultura ezagueraren mende eta sormenerako duen gaitasunaren mende”.
Nabariak dira Anautek dituen kulturako ezaguerak eta sormenerako gaitasuna, baina, hala ere, kasu honetan bere intuizioa nagusitu da. “Baina obra abstraktuek bizia dute berez. Sen hutsez dakit noiz hasi eta amaitu behar dudan. Badirudi programatuta nagoela hori jakiteko. Ez dago araurik”.
Lan honekin ez dago sinbolismo zuzenik egiteko asmorik, musika-gaia oso nabarmena eta indartsua da, Euskal Doinuak egon badaude; hala ere, metatze bat dago, sekula amaitzen ez den etengabeko prozesu bat, etorkizuneko ikuspegi bati dagokiona.
Natura, geometria, zientzia, artearen historia, ortografia eta, zalantzarik gabe, musika: denek eman diete forma sinboloei bere obra barruan, eta lagungarriak dira bere adierazpen artistikoa zehazteko eta betetzeko.
Erakusketa honetan, Anautek hiru euskarri desberdin erabili ditu: paper eta oihal gainean egindako lanak, berak konfiantza eta esperientzia handia baitu bi euskarri horietan, eta, hirugarrenik, zeramika (zeramika lantzen duen margolaria da, ez da zeramikagilea)
Bilbon jartzeko prestatu du bereziki erakusketa osoa.
