ESZENA

“Lautan Hiru” antzerki-laguntzarako epea amaitzear

2020an, Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza sortu zuen, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Laguntza horrek euskarazko antzerkia hauspotu nahi du, batez ere, pieza laburren sorkuntza. Lehiaketa horretarako gidoiak bidaltzeko epea urriaren 15ean amaituko da. Hortaz, agudo ibili parte hartu nahi izanez gero.
Bide batez, hemen dituzue oinarri-arauak: Antzezlanek gehienez ere 30 minutu eta gutxienez 15 minutuko iraupena izango dute. Testuek euskaraz idatzita egon behar dute. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko. Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; pertsonal eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Bidali beharreko datuak honakoak dituzue: taldearen izena, jatorrizko testua (testu-fitxategi batean edo pdf formatuan), antzezlanaren zuzendariaren eta gidoilariaren izenak, antzezleen izenak, bai eta laburpena, eta gutxi gorabeherako iraupena ere.
Informazioa posta elektronikoz bidaliko da Euskaltzaindiaren helbide honetara: info@euskaltzaindia.eus hauxe adierazita: Lautan Hiru antzerki-ekoizpenari 2022ko laguntza.

700 euroko laguntza emango zaio gidoiari, eta beste 700 euro antzezlana 2022ko Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button