
Gorlizko 2026ko Musikaldia uztailaren 31tik abuztuaren 13ra bitartean egingo da, eta bertan lau kontzertuak antolatu dira.
Barikuan, uztailak 31, izango da lehen hitzordua, 19:30ean, Alos Quartet taldearen Ahopeka proposamen musikalarekin. Alos Quartetek 1999an ematen zituen lehen pausoak. Musika klasiko naiz modernoan esperientzia zabaleko musikariek osatzen dute. Taldearen errepertorioa Xabier Zerberioren sorkuntzatik abiatzen da, eta harizko laukoteko formatutik, gaur egungo musikaren esparru anitzak arakatzen ditu ikuspuntu berri bat eskainiz, estilo ezberdinen uretan aurreiritzirik gabe eta naturaltasunez murgilduz. Sorreratik hona, bost disko eta emanaldi zerrenda luzea osatu du taldeak, besteak beste, Espainian, Frantzian, Alemanian, Kolonbian, Portugalen edo Kuban kontzertuak eskainiz
Abuztuaren 2an, 20:00etan, Adhara Martinezek (mezzosoprano eta gidoigilea), Alberto Nuñezek (tenor), Jesus Zaballak (baritonoa) eta Georgina Barriosek (piano) osaturiko Backstage taldeak El retorno de Backstage aurkeztuko du Gorlizeko Sortzez Garbia elizan.
Abuztuaren 6an, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da, eta azkenik, 13an, Aba Taano taldeak Música para salvar vida izeneko kontzertua egingo du.



