MUSIKA

Elkar diskoetxearen udazkeneko nobedadeak

Abendura bitarte plazaratuko dituen disko berrien zerrenda iragarri du Elkar zigiluak. Nobedade horien artean Betagarriren lan berria, Gozategiren bilduma edo Ze Esatek! taldearen zuzenekoa daude.

Elkar diskoetxeak aurkeztuko duen lehendabiziko nobedadea, urriaren 4an, Xabi San Sebastian Band taldearen Erraiak lana izango da. Urriaren 18an, berriz, Oskarbiren Xirimiri lana plazaratuko du: “Herri kantutegia eta euskal poesia, biak ere bokal-harmonia berezi batean oinarrituta”. Urriaren 24an, azkenik, Betagarri talde ezagunaren Zorion Argiak lan berria eta bikoitza aurkeztuko du Elkar zigiluak. Grabazioan hainbat musikariren laguntza izan dute arabarrek, hala nola, Tonino Carotone, Gari eta Pirritx eta Porrotx.

Azaroan, halaber, beste lau disko plazaratuko ditu diskoetxeak: Azaroaren 8an, Gozategi taldearen 1992 – 2012 All Stars bilduma; azaroaren 9an, haurrei zuzenduriko Bi Begi Ikusteko… Bi Belarri Entzuteko bilduma; azaroaren 15ean, Gorka Knörr musikariaren Ez Dugu Etsiko grabazio berria; azaroaren 22an, Dominika eta Niko Etxart, Robert Larrandaburuk grabaturiko Xiberoko Sutondoan DVDa, eta, amaitzeko, azaroaren 29an, Ze Esatek! taldeak Donostiako Piratak kolektiboaren X. urteurrenaren harira eginiko kontzertuaren grabazioa, Gu Gara Ze Esatek! (CD – DVD).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button