BESTELAKOAK

Kultura garaikidea eta pentsamendu kritikoa sustatzeko

Oihaneder Euskararen Etxeak gazteen artean kultura garaikidea eta pentsamendu kritikoa sustatzeko xedez Garatu programa antolatu du.

Egitasmo honek “16-25 urte bitarteko hamabost gazteren arteko talde kohesionatu bat sortu eta kulturari modu kritiko eta parte-hartzailean erreparatzeko guneak” eskaini nahi ditu.
Eta saio bakoitzean “sormena eta eztabaida” landuko dira, eta “gazteek gizartean eragiteko gaitasuna, giza eskubideak eta aniztasuna, sormena euskaraz eta mikromatxismoak eta genero berdintasuna ere” landuko dira.

Hala, azarotik abendura bitartean lau larunbatetan ikastaroa eskainiko da eta saio bakoitzean diziplina ezberdinak landuko dira honako adituekin: Odei Barroso, Maider Oleaga, Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo eta Formol Laborategiko Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibarguren.

Goian aipaturiko adituak honako diziplinatan arituko dira: Odei Barroso bertsolaritza eta rapean, Txakur Gorria kolekkboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok auto-edizioarenean, Formol Laborategiko Intza Alkain, Edurne Azkarate eta Mikel Ibarguren antzerkigintzan eta Maider Oleaga zinemagintzan.

Jakingarri guztiak Oihaneder Euskararen Etxeak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button